Itxi

3. etapa

Gaudu nagusitu da Espainiako Vueltako 3. etapan, ezustekoa emanda

EITB Media

Leer en Castellano

David Gauduk bereganatu du garaipena. Frantziarrak ezustekoa eman du, faboritoa zen Mads Pedersen eta Jonas Vingegaard liderra mendean hartuta, azken metroetan.

David Gaudu, Espainiako Vueltako 3. etapako irabazlea. Argazkia: EFE

David Gauduk (Groupama-FDJ) irabazi du 2025eko Espainiako Vueltako 3. etapa, San Maurizio Canavese eta Ceres artekoa, 134,6 kilometroko ibilbidea izan duena. Jonas Vingegaardek (Visma-Lease a Bike) liderraren elastikoari eutsi dio.

Gauduk ezustekoa eman du, azken metroetan Mads Pedersen (Lidl-Trek) faboritoa eta Jonas Vingegaard liderra mendean hartu du eta. Azken aldapatxoan Lidl-Trek taldeak Pedersenek garaipena bereganatzeko lan egin du, baina Gaudu izan da lehena azken bihurgunetik irteten, eta eutsi egin dio. Frantziarraren atzetik Pedersen helmugaratu da bigarren postuan, eta Vingegaard, hirugarrenean.

Hirugarren etapa amaituta, Jonas Vingegaardek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan. David Gaudu bigarren da, danimarkarraren denbora berarekin. Giulio Ciccone (Lidl-Trek) dago hirugarren postuan, liderra 8 segundora duela.

3. etapako sailkapena:

1 - Gaudu David (Groupama) 2:59:24
2 - Pedersen Mads (Lidl) d. b.
3 - Vingegaard Jonas (Visma) d. b.
4 - Ciccone Giulio (Lidl) d. b.
5 - Labrosse Jordan (Decathlon) d. b.
6 - Aular Orluis (Movistar) d. b.
7 - Buitrago Santiago (Bahrain) d. b.
8 - Bernal Egan (INEOS) d. b.
9 - Koerdt Bjorn (Picnic) d. b.
10 - Hindley Jai (Red Bull) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - Vingegaard Jonas (Visma) 10:55:36
2 - Gaudu David (Groupama) d. b.
3 - Ciccone Giulio (Lidl) +0:08
4 - Bernal Egan (INEOS) +0:14
5 - Pidcock Thomas (Q36.5) +0:16
6 - Hindley Jai (Red Bull) d. b.
7 - Buitrago Santiago (Bahrain) d. b.
8 - Jorgenson Matteo (Visma) d. b.
9 - Ayuso Juan (UAE) d. b.
10 - Paret-Peintre Valentin (Soudal) d. b.

Albisteak (3)