ESPAINIAKO VUELTA
Turnerrek garaipena kendu dio Philipseni, Voironen, eta Gaudu da Vueltako liderra orain
Ben Turnerrek irabazi du 4. etapa, azken esprintean Philipseni eta Planckaerti aurrea hartuta. David Gauduk liderraren elastikoa jantzi du eta Vingegaard bigarren da sailkapen nagusian, liderraren marka parekatu duela.
Ben Turner. Irudia: EFE
Ben Turner (Ineos) nagusitu da Susa eta Voiron artean egin den 2025eko Espainiako Vueltako 4. etapan. David Gaudu (Groupama) da liderra, Jonas Vingegaarden (Visma) denbora berarekin.
Britainiarra garaipena lortzeko hautagai nagusia den Jasper Philipsen belgikarrari (Alpecin) gailendu zaio azken esprintean. Turnerrek 4h 50' 14'' egin zuen helmugan, 42,7 km/h-ko abiaduran, batez beste.
Sailkapen nagusian, David Gaudu da liderra Jonas Vingegaarden (Visma) denbora berarekin, helmugan danimarkarra baino 17 postu aurretik sartu ondoren.
4. etapako sailkapena:
1. Turner Ben (INEOS) 4:50:14
2. Philipsen Jasper (Alpecin) d.b.
3. Planckaert Edward (Alpecin) d.b.
4. Vernon Ethan (Israel) d.b.
5. Biermans Jenthe (Arkéa) d.b.
6. Pedersen Mads (Lidl) d.b.
7. Christen Fabio (Pro Cycling) d.b.
8. Aular Orluis (Movistar) d.b.
9. Silva Guillermo Thomas (Caja Rural) d.b.
10. Buratti Nicolò (Bahrain) d.b.
Sailkapen nagusia:
1. Gaudu David (Groupama) 15:45:50
2. Vingegaard Jonas (Visma) d.b.
3. Ciccone Giulio (Lidl) +0:08
4. Bernal Egan (INEOS) +0:14
5. Pidcock Thomas (Pro Cycling) +0:16
6. Hindley Jai (Red Bull) d.b.
7. Buitrago Santiago (Bahrain) d.b.
8. Jorgenson Matteo (Visma) d.b.
9. Kuss Sepp (Visma) d.b.
10. Ayuso Juan (UAE) d.b.