Istripua
Chris Froome ospitaleratu dute Frantzian, entrenatzen ari zela istripua izan du eta
AGENTZIAK | EITB
Froome helikopteroz eraman dute Toulongo (Frantzia) ospitale batera, eta eskanerra egin ostean, baieztatu dute pneumotoraxa duela, bost saihets-hezur eta gerrialdeko orno bat hautsi dituela.
Chris Froome. Argazkia: Israel Premier-Tech
Chris Froome (Israel-PremierTech) britainiarra ospitaleratu dute Frantzian, asteazken honetan entrenatzen ari zela erorikoa izan du eta. Istripua ez da ez beste txirrindularirik ezta ibilgailurik eragin.
Froome helikopteroz eraman dute Toulongo (Frantzia) ospitale batera, eta eskanerra egin ostean, baieztatu dute pneumotoraxa duela, bost saihets hezur eta gerrialdeko orno bat hautsi dituela.
Taldeak nabarmendu duenez, txirrindulariari ebakuntza egingo diote ostegun arratsaldean, egonkor dago eta ez du lesiorik buruan.
Froomek oraindik ez du ofizialki adierazi txirrindularitzatik erretiratuko ote den edo beste denboraldiren batean tropelean jarraituko ote duen.