Itxi

Espainiako Vuelta (7. etapa)

Juan Ayuso nagusitu da Cerler gainean

EITB

Leer en Castellano

Sailkapen nagusian, Torstein Traeen (Bahrain) norvegiarrak liderraren elastiko gorriari eutsi dio.

Juan Ayuso garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Juan Ayuso (UAE) espainiarrak irabazi du Andorra La Vella eta Cerler artean lehiatu den Espainiako Vueltako zazpigarren etapa.

Aurtengo edizioan espainiar batek irabazi duen lehena izan da, eta 4 ordu, 49 minutu eta 41 segundo behar izan ditu 188 kilometroko ibilbidea osatzeko. Marco Frigo eta Raul Garcia Pierna helmugaratu dira Ayusoren atzetik. Vingegaard eta Joao Almeida faboritoen taldea, berriz, 2:45era sartu da.

Ayuso hasieratik saiatu da ihes egiten. Laster egin du eraso, Port del Canto lehen mailako mendatean. Kataluniarrak abantaila hartu du, baina gainetik bakarrik igaro ondoren, jaitsieran dozena bat txirrindularik harrapatu dute.

Katalanak azken mendatearen hasieran jo du erasoa berriz, eta Marco Frigo (Israel-Premier Tech) italiarra bakarrik batu zaio. Baina Ayusok ez du atsedenik eman, eta berriro egin du aurrera, Cerlerren lasaitasunez irabazteko.

Sailkapen nagusian, Torstein Traeen (Bahrain) norvegiarrak liderraren elastiko gorriari eutsi dio.

Larunbatean, zortzigarren etapa jokatuko da Monzón eta Zaragoza artean (163,5 km).

7. etapako sailkapena:

1. Ayuso, Juan (UAE) 4:49:41

2. Frigo, Marco (Israel) +1:15

3. García Pierna, Raúl (Arkea) +1:21

4. Tejada, Harold (Astana) +1:28

5. Quinn, Sean (EF) d. b.

6. Vermaerke, Kevin (Picnic) d. b.

7. Sepúlveda, Eduardo (Lotto) d. b.

8. Rolland, Brieuc (Groupama) d. b.

9. Soler, Marc (UAE) d. b.

10. Pidcock, Thomas (Q36.5) +2:35

Sailkapen nagusia

1. Træen, Torstein (Bahrain) 25:18:02

2. Vingegaard, Jonas (Visma) +2:33

3. Almeida, Joao (UAE) +2:41

4. Ciccone, Giulio (Lidl) +2:42

5. Fortunato, Lorenzo (Astana) +2:47

6. Jorgenson, Matteo (Visma) +2:49

7. Hindley, Jai (Red Bull) +2:53

8. Pellizzari, Giulio (Red Bull) d. b.

9. Bernal, Egan (Ineos) +2:55

10. Gall, Felix (Decathlon) +2:58

Albisteak (2)