Itxi

Espainiako Vuelta (9. etapa)

Vingegaardek aise irabazi du Valdezcarayn, lidergotik 37 segundora jartzeko

EITB

Leer en Castellano

Txirrindulari danimarkarra izan da lehena helmugaratzen, 4 ordu, 32 minutu eta 10 segundoko denbora eginda. Tom Pidcock (Q.36.5) britaniarra eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra helmugaratu dira ondoren. Markel Beloki zortzigarren helmugaratu da.

Jonas Vingegaard helmugara iritsi denean Argazkia: EFE

Jonas Vingegaard (Visma-Lease a Bike) danimarkarrak irabazi du igande honetan Espainiako Itzuliko bederatzigarren etapa, Alfaro (Errioxa) eta Valdezcaray eski estazioaren artean 195,5 kilometroko ibilbidea izan duena. Thorsten Traeen (Bahrain-Victorius) norvegiarrak, berriz, sufritu egin du lidergoari eusteko.

Txirrindulari danimarkarra izan da lehena helmugaratzen, 4 ordu, 32 minutu eta 10 segundoko denbora eginda, batez beste 43,8 km/h-ko abiaduran. Tom Pidcock (Q.36.5) britaniarra eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra helmugaratu dira ondoren.

Frantziako Tourreko irabazle bikoitzak garaipena lortzeko faboritoa dela erakutsi du, eta lehen mailako igoera hasi eta berehala jotako eraso indartsu batekin menderatu du jardunaldia.

Danimarkarrak aise irabazi du igande honetako etapa, atseden eguna heldu baino lehen liderrarengandik 37 segundora jartzeko.

Markel Beloki zortzigarren izan da helmugan, Vingegaardek baino minutu bat pasatxo gehiago eginda.

9. etapako sailkapena:

1. Vingegaard, Jonas (Visma) 4:32:10

2. Pidcock, Thomas (Pro Cycling) +0:24

3. Almeida, João (UAE)  d. b.

4. Gall, Felix (Decathlon) +1:02.

5. García Pierna, Raul (Arkea) d. b.

6. Soler, Marc (UAE) d. b.

7. Ciccone, Giulio (Lidl - Trek) d. b.

8. Beloki, Markel (Ef Education) d. b.

9. Hindley, Jai (Red Bull - BORA) d. b.

10. Fortunato, Lorenzo (Astana) d. b.

Sailkapen orokorra:

1. Træen, Torstein (Bahrain) 33:35:46

2. Vingegaard, Jonas (Visma) +0:37

3. Almeida, João (UAE) +1:15

4. Pidcock, Thomas (Pro Cycling) +1:35

5. Gall, Felix (Decathlon) +2:14

6. Ciccone, Giulio (Lidl) +2:42

7. Fortunato, Lorenzo (Astana) +2:47

8. Jorgenson, Matteo (Visma) +2:49

9. Hindley, Jai (Red Bull - BORA) +2:53

10. Pellizzari, Giulio (Red Bull - BORA) d. b.