Vuelta
Bernalek Landa gainditu du hamaseigarren etapako helmuga neutralizatuan
EITB Media
Kolonbiarrak ezohiko esprint batean irabazi dio arabarrari. Poio eta Mos/Castro de Herville arteko ibilbidea neutralizatu dute helmugatik 8 kilometrora, amaieratik gertu Israelen aurka egiten ari ziren protestengatik.
Mikel Landa eta Egan Bernal hamaseigarren etapako ibilbidearen aldapetako batean. Argazkia: EFE
Egan Bernal (Ineos) kolonbiarrak irabazi du Espainiako Vueltako hamaseigarren etapa, eta Poio eta Mos/Castro de Herville arteko ibilbidea neutralizatu dute helmugatik 8 kilometrora, amaieratik gertu Israelen aurka egiten ari ziren protestengatik.
Bernalek Mikel Landa arabarra gainditu du ezohiko esprint batean. Txirrindulari kolonbiarrak 2022ko urtarrilean istripu larria izan zuen, eta paraplegiko geratzeko zorian izan zen.
Helmugatik 15 kilometrora, Mikel Landa murgiarra eta Egan Bernal kolonbiarra ihesean doazela, Vueltako antolakuntzak komunikazio bat bidali du bere irratitik neurria iragarriz.
"Lasterketa blokeatzen ari den protesta baten ondorioz, etapa irabazlea eta sailkapen nagusirako denborak 8 kilometrora erabakiko dira", zioen komunikazioak.
Aurretik, errepidean zeharkaturiko zuhaitz bat kendu behar izan dute Groba gaineko igoeran.
Jonas Vingegaard danimarkarrak (Team Visma-Lease a Bike) sailkapen nagusiko lidergoan jarraitzen du, Joao Almeida portugaldarrari (UAE Team Emirates) 48 segundoko aldea aterata.
16. etapako sailkapena:
1. Bernal Egan (INEOS) 3:35:10
2. Landa Mikel (Soudal) d.b.
3. Rolland Brieuc (Groupama) +0:07
4. Denz Nico (Red Bull) +1:02
5. Braz Afonso Clement (Groupama) d.b.
6. Jungels Bob (INEOS) +1:10
7. Vermaerke Kevin (Team Picnic PostNL) +1:12
8. Pickering Finlay (Bahrain) d.b.
9. Quinn Sean (EF Education - EasyPost) +2:48
10. Molard Rudy (Groupama) d.b.
Sailkapen orokorra:
1. Vingegaard Jonas (Visma) 61:16:35
2. Almeida João (UAE) +0:48
3. Pidcock Thomas (Pro Cycling) +2:38
4. Hindley Jai (Red Bull-Bora) +3:10
5. Gall Felix (Decathlon) +3:30
6. Pellizzari Giulio (Red Bull-Bora) +4:21
7. Riccitello Matthew (Israel-Premier Tech) +4:53
8. Kuss Sepp (Visma) +5:46
9. Træen Torstein (Bahrain) +6:33
10. Jorgenson Matteo (Visma) +8:52