Itxi

Berritzea

Abel Balderstonek Caja Ruralekin berritu du, 2027ra arte

EITB

Leer en Castellano

Txirrindulari kataluniarra egungo Espainiako txapelduna da erlojupekoan; 2025eko Espainiako Vueltan, amaierarako lau etapa gelditzen direla, hamahirugarren postuan dabil, Estatuko gainerako ziklista guztiak baino hobeto.

Abel Balderstonek bi denboraldiz berritu du Caja Ruralekin. Argazkia: Caja Rural.

Abel Balderstonek Caja Rural-Seguros RGArekin berritu du, 2027ra arte, bi denboraldiz, Nafarroako taldeak ostegunean iragarri duenez.

Txirrindulari kataluniarra egungo Espainiako txapelduna da erlojupekoan; 2025eko Espainiako Vueltan, amaierarako lau etapa gelditzen direla, hamahirugarren postuan dabil, Estatuko gainerako ziklista guztiak baino hobeto.

Balderstonek, 25 urtekoa bera, 2023n egin zuen debuta profesionaletan; Caja Ruralek eman zion hori egiteko aukera, talde filialean arituta.

Albisteak (1)