Itxi

Vuelta

Ganna nagusitu da Valladolideko erlojupeko laburtuan, eta Almeidak 10 segundo kendu dizkio Vingegaardi

EITB Media

Leer en Castellano

Gannak 13 minutuan egin du ibilbidea, orduko 56,2 kilometroko abiaduran, eta Jay Vine (UAE) australiarra eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra sailkatu dira horren atzetik, segundo bakarrera eta 7 segundora hurrenez hurren.

Filippo Ganna italiarra Valladolideko erlojupekoan. Argazkia: Europa Press

Filippo Ganna (Ineos Grenadiers) italiarrak irabazi du Espainiako Vueltako 18. etapa laburtua, 12,2 kilometroko erlojupekoa, eta Jonas Vingegaard (Visma) danimarkarrak liderraren elastiko gorriari eutsi dio.

Gannak 13 minutuan egin du ibilbidea, orduko 56,2 kilometroko abiaduran, eta atzetik Jay Vine (UAE) australiarra eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra sailkatu dira horren atzetik, segundo bakarrera eta 7 segundora hurrenez hurren. Jonas Vingegaard danimarkarra bederatzigarren izan da 18 segundora.

Horrela, sailkapen nagusian, portugaldarrak 10 segundo kendu dizkio danimarkarrari, baina Vingegaardek 40 segundora du Almeida, eta 2 minutu eta 48 segundora du Tom Pidcock.

Bi manifestari atxilotu ditu Espainiako Poliziak zirkuituaren ibilbidera salto egin ostean, eta 15 pertsona identifikatu eta zigortuak izateko proposatu dituzte zirkuituko hesiak gainditzen saiatzeagatik.

Atxiloketak ehunka pertsona ibilbidean zehar protestan ari ziren bitartean egin dituzte, Gazako genozidioa salatzeko eta Israel taldeak lasterketa honetan parte hartzea gaitzesteko.

Ostiralean, 19. hemeretzigarren etapa jokatuko da, Rueda eta Guijuelo artean, eta 161,9 kilometroko ibilbidea izango du.

18. etapako sailkapena:

1. Ganna, Filippo (INEOS) 13.00,89

2. Vine, Jay (UAE) +0.00,9

3. Almeida, João (UAE) +0.07,57

4. Armirail, Bruno (Decathlon AG2R) +0.09,9

5. Oliveira, Ivo (UAE) +0.10,11

6. Küng, Stefan (Groupama) +0.11,35

7. O'Brien, Kelland (Jayco) +0.14,78

8. Segaert, Alec (Lotto) +0.15,95

9. Vingegaard, Jonas (Visma) +0.18,02

10. Hoole, Daan (Lidl - Trek) +0.18,57

Sailkapen nagusia:

1. Vingegaard, Jonas (Visma) 65:07:13

2. Almeida, João (UAE) +0:40

3. Pidcock, Thomas (Q36.5 Pro Cycling) +2:39

4. Hindley, Jai (Red Bull - BORA) +3:18

5. Pellizzari, Giulio (Red Bull - BORA) +4:19

6. Riccitello, Matthew (Israel) +5:17

7. Gall, Felix (Decathlon AG2R) +5:20

8. Kuss, Sepp (Visma) +7:26

9.Træen, Torstein (Bahrain) +7:42

10. Jorgenson, Matteo (Visma) +10:19

Albisteak (3)