20. etapa
Vingegaard nagusitu da Bola del Mundon, eta Vuelta erabakita utzi du
AGENTZIAK | EITB
Vingegaardek helmugatik 1,2 km-ra jo du erasoa, eta ia lau orduko denbora eginda irabazi du etapa. Sepp Kuss taldekidea helmugaratu da jarraian, 11 segundora, eta Jai Hindley australiarra, ondoren, 13ra.
Jonas Vingegaard garaipena ospatzen. Argazkia: EFE.
Jonas Vingegaard (Visma - Lease a Bike) danimarkarrak irabazi du Espainiako Vueltaren 20. eta azken-aurreko etapa, Robledo de Chavela eta Bola del Mundo artean jokatu dena (164,8 km).
Vingegaardek helmugatik 1,2 km-ra jo du erasoa, eta ia lau orduko denbora eginda irabazi du etapa. Sepp Kuss taldekidea helmugaratu da jarraian, 11 segundora, eta Jai Hindley australiarra, ondoren, 13ra.
Sailkapen nagusian, danimarkarrak 1 minutu eta 16 segundora du orain Joao Almeida, eta 3 minutu eta 11 segundora, berriz, Tom Pidcock britainiarra.
Igande honetan, 21. eta azken etapa jokatuko dute, Alalpardo eta Madril artean, eta 103 kilometroko ibilbidea izango du.
Etapako sailkapena
1 - Jonas Vingegaard (Visma) 3:56:23
2 - Sepp Kuss (Visma) +0:11
3 - Jai Hindley (Red Bull) +0:13
4 - Thomas Pidcock (Q36.5) +0:18
5 - Joao Almeida (UAE) +0:22
6 - Matthew Riccitello (Israel) +0:24
7 - Jay Vine (UAE) + 0:47
8 - Giulio Ciccone (Lidl) +1:11
9 - Junior Lecerf (Soudal) +1:22
10 - Xavier Finlay Pickering (Bahrain) +1:30
Sailkapen nagusia
1 - Jonas Vingegaard (Visma) 72:53:57
2 - Joao Almeida (UAE) +1:16
3 - Thomas Pidcock (Q36.5) +3:11
4 - Jai Hindley (Red Bull) +3:41
5 - Matthew Riccitello (Israel) +5:55
6 - Giulio Pellizzari (Red Bull) +7:23
7 - Sepp Kuss (Visma) +7:45
8 - Felix Gall (Decathlon) +7:50
9 - Torstein Traeen (Bahrain) +9:48
10 - Matteo Jorgenson (Visma) + 12:16