Itxi

FITXAKETAK

Kern Pharma taldeak Cesar Perez fitxatu du 2028ra arte

Leer en Castellano

Murtziakoa hirugarren errefortzua izango da, bikote nafarrarekin batera, 2025erako.

César Pérez. Argazkia: Kern Pharma

Cesar Perez txirrindulari murtziarrak 2028ra arte sinatu du Kern Pharma taldearekin, eta datorren denboraldirako konfirmatutako hirugarren fitxaketa da, Iker Gomez eta Unai Ramos fitxatu ostean.

Perez 2004an jaio zen, eta aurten elite eta 23 urtez azpiko Espainiako Kopa irabazi du. Gainera, Memorial Valenciaga eta Aiztondo Klasika irabazi zituen. Santikutz Klasikan, Guadianako Zirkuituan eta Momparler Memorialean ere podiumak eskuratu ditu, bigarren postuan. "Txirrindularitzan hasi nintzenetik helburu hori nuen buruan, eta horrenbeste eman didan talde baten barruan aurrerapausoa eman ahal izateak are gehiago motibatzen nau", adierazi du.

Uda honetan, stagiaire gisa egin du debuta talde profesionalarekin, Tour du Limousinen, Tour of Britainen eta Luxembourgeko Tourrean, besteak beste.