Europako Txapelketa
Maite Urteaga, Urko Berrade, Markel Beloki eta Igor Arrieta 2025eko Europako Txapelketan izango dira
EITB
Elite mailako errepideko probak asteburuan jokatuko dituzte; larunbatean, urriaren 4an, emakumezkoen lasterketa izango da, eta igandean, hilaren 5ean, gizonezkoena. Europako Txapelketa asteazkenean hasiko dira jokatzen, Frantzian, Drome-Ardeche eskualdean.
Urko Berrade, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Espainiako selekzioak Maite Urteaga txirrindularia eta Urko Berrade, Markel Beloki eta Igor Arrieta ziklistak deitu ditu 2025eko Europako Txapelketako errepideko proba joka dezaten; Europako Txapelketa asteazkenean hasiko da, Frantzian, Drome-Ardeche eskualdean. Hain zuzen ere, Urteaga larunbatean lehiatuko da, emakumezkoen lasterketan, eta Berrade, Beloki eta Arrieta igandean arituko dira.
Hala, Espainiako selekzioan, emakumezkoen proban, honako ziklista hauek izango dira Maite Urteagarekin: Mavi García, Mireia Benito, Ariana Gilabert, Yurani Blanco eta Sara Martín. Gizonezkoen lasterketan, Juan Ayuso, Pablo Torres eta Abel Balderstone izango dira Espainiako taldean.