Itxi

Europako Txapelketa

Paula Ostizek Europako errepideko txapelketa irabazi du

EITB

Leer en Castellano

Nafarrak bere bigarren lasterketa irabazi du hiru egunetan, azken esprintean Grossman suitzarrari irabazita.

Paula Ostiz, podiumean. Argazkia: @RFECiclismo.

Paula Ostiz txirrindulari iruindarrak irabazi du 2025eko Europako Errepide Txapelketa, junior mailan, ostiral honetan, Guilherand-Granges eskualdean. Ostiz, orain dela bi egun erlojupekoa ere irabazi zuena, azkarrena izan da lasterketan, Anja Grossman suitzarraren (bigarren sailkatua) eta Chantal Pegolo italiarraren (brontzezko domina) aurretik.

Guilherand-Grangesen hasi eta amaitu den 62,9 kilometroko ibilbidean, Ostizek 1:46:47ko denbora egin du, urrezko domina eskuratuz. Txirrindulari nafarrak Grossmanekin borrokatu behar izan du azken esprintean.

Bestalde, Irati Aranguren 30. postuan sailkatu da, Ostizengandik minutu bat eta zazpi segundora.

Sailkapena

1 – Paula Ostiz 1:46:47

2 - Anja Grossman (Sutiza) d. b.

3 - Chantal Pegolo (Italia) + 0:03

4 - Maria Okrucinska (Polonia) d. b.

5 - Eirini Papadimitriou (Grezia) + 0:05

Albisteak (3)