Europako txapelketa
Pogacarrek Europako errepideko txapelketa irabazi du, beste erakustaldi batekin
Agetziak | EITB
Esloveniarrak 4 ordu, 59 minutu eta 29 segundoko denborarekin amaitu du lasterketa, batez beste 40,57 km/h-ko abiaduran, eta 30 segundoko aldea atera dio Evenepoeli eta 3.41ekoa Seixasi.
Tajed Pogacar Argazkia: EFE Artxiboa
Tadej Pogacar esloveniarrak urrezko domina irabazi du Drome eta Ardèche eskualdean jokatu den Europako Errepide Txapelketan.
Helmugara iristeko 75 kilometro falta zirenean hasi du ihesaldia Pogacarrek. Evenepoelek bere gurpila jarraitu ahal izan du Saint-Roman-De-Lerpseko mendatean kilometro batez, baina belgikarrak Pogacarrek ezarritako erritmoa ezin izan du jarraitu.
Evenepoel atzeko laukotean geratu da, baina erabakia eta indarra izan ditu hiru taldekideei eraso egiteko eta, 38 km bakarrik egin ondoren, zilarrezko domina ziurtatzeko. Brontzea Paul Seixas frantziar gazteak (19 urte) eskuratu du, Christian Scaroni italiarra (27) laugarren helmugaratu da, eta Juan Ayuso espainiarra seigarren.
Pogacarrek 4 ordu, 59 minutu eta 29 segundoko denborarekin amaitu du lasterketa, batez beste 40,57 km/h-ko abiaduran, eta 30 segundoko aldea atera dio Evenepoeli eta 3 minutu eta 41 segundokoa Seixasi.
Sailkapena
1 – Pogacar Tadej (Eslovenia) 4:59:29
2 - Evenepoel Remco (Belgika) +0:30
3 - Seixas Paul (Frantzia) +3:41
4 - Scaroni Christian (Italia) +4:04
5 - Skujinš Toms (Letonia) +4:16
8 - Ayuso Juan (Espainia) +4:21