Ane Santesteban
Ane Santesteban txirrindularia elkarrizketatuko dugu, gaur gauean, ETB1en
Eitb
Profesional mailan 17 urte eman ondoren, erretiroa hartu du Laboral Kutxa taldeko txirrindulariak. Errenteriarra 20:35etik aurrera izango da Kirolak saioko platoan, ETB1en.
Irudia: Europa Press eta EITB.
Ane Santestebanek txirrindularitzan lehiatzeari utziko dio Laboral Kutxarekin beste denboraldi baterako kontratua izan arren, eta gaur gauean Ana Ramos kazetariak Kirolak saioko platoan elkarrizketatuko du, 20:35etik aurrera.
Bere ibilbide guztian zehar hainbat taldetan ibili da, eta 12 Giro, 5 Tour, 4 Vuelta eta 11 Munduko Txapelketa lehiatu ditu. Besteak beste, 2013an Espainako txapelduna izatea lortu zuen.
Azkenik, Santestebanek Eibarren egin du bere azken lasterketa, eta amaiera eman dio txirrindularitza lehiaketetan izan duen ibilbideari.