Itxi

Berritzea

Iker Mintegik bi urtez berritu du kontratua Euskaltel-Euskadirekin

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Altsasuko Burunda Txirrindulari Elkartean hezia, 2024ean egin zuen debuta txirrindulari profesional gisa.

Iker Mintegik bi urtetarako berritu du kontratua

Iker Mintegik (2002, Altsasu) Euskaltel-Euskadin jarraituko du beste bi urtez, euskal taldearekin duen kontratua berritu baitu. 2024an debuta egin zuenez gero, txirrindulari nafarrak aurrera egin du profesional gisa, eta hala jarraituko du 2026 eta 2027 urteetan ere. 

Altsasuko Burunda Txirrindulari Elkartean hezi zen; ondoren, Laboral Kutxan lehiatu zen hiru denboraldiz, eta 2024an lehen taldearekin bat egin zuen. Sasoi honetan, taldekide nabarmenetakoa izan da, moldaerraza dela erakutsita: Camp de Morvedre, GP La Marseillaise, Paris-Camembert, Classic Grand Besançon Doubs eta Tour Doubs klasikoetan lehen 20 sailkatuen artean geratu da, baita Hungariako eta Turkiako Itzulietan ere, 13. eta 14. egin zuen, hurrenez hurren.

Euskaltel-Euskadik 2026ari begira iragarritako lehen berritzea da Mintegirena. Oraingoz, Jon Agirre, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Ander Ganzábal, Paul Hennequin, Txomin Juaristi, Jordi Lopez, Gotzon Martín, Louis Sutton eta Danny van der Tuuk daude taldean. 

Albisteak (2)