Itxi

Debuta eta berritzea

Euskaltel Euskadik Samuel Fernandez igo du bigarren taldetik eta Eduard Pradesek Caja-Ruralekin berritu du

EITB

Leer en Castellano

Samuel Fernandezek profesionaletan aritzeko pausua eman du, hurrengo bi denboraldietarako sinatuz. Eduard Pradesek, berriz, Caja-Ruralekin beste denboraldi baterako berritu du.

Samuel Fernandez eta Eduard Prades. Argazkiak: Euskaltel-Euskadi eta Caja Rural-Seguros RGA.

Euskaltel Euskadi taldeak Samuel Fernandez igo du bere bigarren taldetik (Euskaltel Fundazioa); horrek profesional moduan debutatuko du eta bi urtetarako sinatu du, 2027ra arte. Eduard Pradesek 2026 denboraldirako berritu du Caja-Rural Seguros RGA taldearekin, bi taldeek ostegun honetan jakinarazi duten arabera.

Horrela, Samuel Fernandezek profesional moduan egingo du debta Euskaltel-Euskadi taldearekin, euskal taldearen hitzetan bigarren taldeko "erreferentea" izan ondoren.  

Beste alde batetik, Eduard Prades 37 urteko txirrindulariak ibilbide-kapitain moduan jardungo du Caja-Rural Seguros RGA taldean, eta talde oso gazte baten eredu izanen da.