Itxi

Igoera eta berritzea

Euskaltel-Euskadik Yago Agirre profesional mailara igo du, eta Caja Rural-Seguros RGAk Iuri Leitao berritu du

EITB

Leer en Castellano

Agirre Euskadi Fundazioa izena duen bigarren taldetik dator, eta bi denboraldirako sinatu du, 2026rako eta 2027rako; Leitaok, ordea, denboraldi baterako berritu du, 2026rako.

Yago Agirre eta Iuri Leitao

Euskaltel-Euskadik Yago Agirre txirrindularia profesional mailara igo du, eta Caja Rural-Seguros RGAk Iuri Leitao berritu du, bi taldeek astearte honetan jakinarazi dutenaren arabera. Zehazki, Agirre bigarren taldetik igo da (Euskadi Fundazioa), eta hurrengo bi denboraldietarako sinatu du, 2026rako eta 2027rako; Leitaok, ordea,  denboraldi bakarrerako berritu du, 2026 denboraldirako.

Horrela, Yago Agirre 21 urteko txirrindulariak Euskaltel-Euskadin arituko da, 2027ra arte gutxienez. Txirrindulariak jada profesional moduan debuta egin zuen, 2023 eta 2024an, Saris Rouvy Sauerland Team talde alemaniarrarekin: "Pasatzea ametsa betetzea da; lehenengo, profesional moduan debuta egiteagatik, eta are politagoa da etxeko taldearekin egiteagatik, haurra nintzenean telebistan ikusten nuen taldearekin", adierazi du txirrindulariak euskal taldearen web-orrian jasotako elkarrizketan.

Iuri Leitaok bere bostgarren denboraldia emanen du Caja Rural-Seguros RGAn. Taldeak nabarmendu duen moduan, txirrindulari portugaldarrak garaipenak lortu zituen aurreko lau denboraldietan.