Fitxaketa
Euskaltel-Euskadik Jonathan Lastra fitxatu du denboraldi honetarako
EITB MEDIA
32 urteko txirrindulari bizkaitarrak talde laranjarekin bat egingo du, azken hiru urteetan Cofidis taldearekin WorldTourren maila gorenean lehiatu eta gero.
Jonathan Lastra, Euskaltel-Euskadiko txirrindularia
Jonathan Lastrak (1993, Bilbo) maillot laranja jantziko du datorren sasoian, taldeak gaur aditzera eman duenez. Txirrindulari bizkaitarraren fitxaketarekin, Euskaltel-Euskadik taldea itxi du.
Lastra Cofidisen aritu da lehian azken hiru urteetan, WorldTourren maila gorena erakutsiz. Aurretik, zazpi denboraldiz jardun zuen Caja Rural-RGA taldean.
Orain arte egindako ibilbidean, bost Espainiako Vueltatan eta bi Italiako Girotan hartu du parte.
¿¿ World Tourretik zuzenean dator taldearen azken berrikuntza 2026rako
— Euskaltel Euskadi Team (@euskaltelteam) October 30, 2025
¿Jonathan Lastrak marea laranjarekin bat egingo du hurrengo urtean World Tourrean hiru denboraldi burutu ostean.
¿¿¿ Esperientzia handiko txirrindulariak maisu lanetan ibiliko da taldeko belaunaldi berriekin pic.twitter.com/hU40oQ1DlJ