Fitxaketa
Kern Pharmak Jose Maria Martin fitxatu du, 2027ra arte
EITB
Andaluziarrak, hamaika garaipen lortu ditu afizionatuetan, 2025eko denboraldian: "2026an, txirrindulari eta pertsona moduan aurrepauso handia ematea espero dut; taldeari lagundu, hobetzen jarraitu, eta noraino ailegatzen ahal naizen ezagutu".
Jose Maria Martin, IRUDIA. KERN PHARMA
Kern Pharmak Jose Maria Martin txirrindularia fitxatu du, bi denboraldirako, alegia, 2027ko denboraldiaren amaierara arte, Nafarroako taldeak astelehen honetan jakinarazi duen bezala. Txirrindulari andaluziarrak hamaika garaipen lortu ditu, afizionatuetan, 2025eko denboraldian: "2026an, txirrindulari eta pertsona moduan aurrepauso handia ematea espero dut; taldeari lagundu, hobetzen jarraitu, eta noraino ailegatzen ahal naizen ezagutu", adierazi du, bere talde berriaren web orriak jasotako adierazpenetan.
Martin Extremadura-Pebetero taldetik ailegatu da Kern Pharmara, eta, 2025ean, Espainako Kopa irabazi du elite kategorian: "Ametsezko denboraldia izan da; gainera, profesionaletara lehenbailehen igotzeko presiorik gabe lehiatu dudan lehenengoa izan da. Gauzak ongi egiten, eta, batez ere, txirrindularitzaz gozatzen saiatu naiz; hamaika garaipen lortzea gauza sinestezina izan da", gehitu du.
Juanjo Oroz Kern Pharmaren managerraren iritziz, Martinek "balio eta pasio batzea" da, "guk txirrindularitza bizitzeko daukagun moduarekin primeran batzen dena; gainera, bere etorrera elite eta 23pekoan eta bertan den talentuan dugun erabateko konfiantzaren erakusgarria da", adierazi du.