Itxi

Fitxaketa

Caja Rural-Seguros RGAk Fernando Gaviria fitxatu du 2026ko denboraldirako

EITB

Leer en Castellano

Horrela, Nafarroako taldeak bere ibilbidean zehar Frantziako Tourreko bi etapa garaipen eta Italiako Giroko bost dituen txirrindulari bat fitxatu du. Gaviria, 31 urtekoa bera, Movistar taldetik ailegatu da Caja Rural-Seguros RGAra.

Fernando Gaviria; IRUDIA: CAJA RURAL-SEGUROS RGA

Fernando Gaviria txirrindulari kolonbiarra, Frantziako Tourreko eta Italiako Giroko etapa irabazlea bera, Caja Rural-Seguros RGA taldean arituko da hurrengo denboraldian, Movistar Team utzi ondoren.

Gaviria profesional moduan 50 garaipen baino gehiago eskuratu eta egutegiko etapa bidezko froga garrantzitsuenetan nagusitu ostean ailegatuko  da Nafarroako taldera; hori jakinarazi du bere talde berriak, ohar bidez. Bertan nabarmentzen da Gaviriak hamarkada bat daramala tropeleko talde garrantzitsuenetako batzuetan; talde horiekin, 2018ko Frantziako Tourreko bi etapa irabaztea lortu zuen, eta baita Italiako Giroko bost etapa, 2017 eta 2019 artean.

"Caja Rural-Seguros RGA taldean sartzeko gehien motibatu ninduena beraiekin izan nuen elkarrizketa izan zen, ni fitxatzeko irrika handia nabaritu nuen. Aukera interesgarria iruditu zitzaidan, eta daukadan onena ematen saiatuko naiz", adierazi du Gaviriak.