Aurkezpena
Euskaltel Euskadi taldeak laranjaz jantzita jarraituko du
Erredakzioa
Euskalteleko logotipoa mantentzen da eta 'Euskadi' izenarekin beste bat sartu dute diseinatzaileek. 'K' letra goraipatu dute eta soinekoek besapetan ikurrinak dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aro berrian azken urteetako kolore laranja mantenduko du Euskaltel Euskadi taldeak, baina "tradizioa eta modernitatea uztartuko" ditu. Gainera, kolore beltzak protagonismoa irabazi du.
Jantzi berriak gaur aurkeztu dituzte Euskalteleko egoitzan. Igor Gonzalez de Galdeano taldeko zuzendari nagusiak eta Mathieu Hermans BioRacer konpainiako ordezkariak parte hartu dute aurkezpenean. BioRacerrek soineko berriak diseinatu ditu.
EAEko hiru herrialdetako hiru txirrindulari gaztek modelo lanak egin dituzte. Galdeanoren hitzetan, elastiko berriek "tropelan Euskaltel Euskadiko txirrindulariak ezberdintzeko aukera ematen jarraituko dute, kolore laranjari esker".
Euskalteleko logotipoa mantentzen da eta 'Euskadi' izenarekin beste bat sartu dute diseinatzaileek. 'K' letra goraipatu dute eta soinekoek ikurrinak dituzte besapetan.