Itxi

Aurkezpena

Alejandro Valverde izango du taldeburu Team Movistarrek

Erredakzioa

Murtziako txirrindulariak Ardenetako Klasikak, Frantziako Tourra eta Munduko Txapelketa izango ditu helburu. Movistar eta talde nafarra lotzen dituen kontratua urte amaieran bukatzen da.

2013ko Team Movistarren aurkezpen ekitaldia. Argazkia: EITB

Ostiral honetan egin du aurkezpen ekitaldia Team Movistarrek. 2013an ere Alejandro Valverde ((Las Lumbreras, Murtzia, 32 urte) izango da taldeburua. Taldearen helburua 2012an lortu zituen 29 garaipenak hobetzea izango da.

Valverdek 32 urte ditu. Ardenetako Klasikak, Frantziako Tourra eta Munduko Txapelketa izango ditu helburu txirrindulari murtziarrak. Taldeak Nairo Quintana eta Rui Costa txirrindulariek emaitza onak lortzea espero du.

Movistarrek Juanjo Cobo eta Giovanni Viscontik iaz baino emaitza hobeak lortzea espero du. Cobok ez du ezer irabazi 2011. urtean Vuelta irabazi zuenetik. Beñat Intxausti eta Jonathan Castroviejo euskal txirrindulariekin, Eros Capecchirekin eta Fran Ventosorekin Movistarrek potentzial handia du.

Denboraldia oso garrantzitsua izango da taldearen etorkizunerako Movistar eta talde nafarra lotzen dituen kontratua urte amaieran bukatzen baita.

Talde nafarrak txirrindulari kopurua murriztu du; 29 txirrindulari izatetik, 25 izatera pasa da. David Arroyo, David Lopez, Vasili Kiryienka (Sky) eta Sergio Pardilla ( MTN-Qubheka) dira baja esanguratsuenak.

Unzuek zuzentzen duen taldeak, ordea, sei txirrindulari fitxatu ditu: Eloy Teruel, Argiro Ospina, Sylwester Szymd, Eros Capecchi eta Alex Dowsett.

2013ko Movistar taldea osatzen duten txirrindulariak:

Andrey Amador (CRC, 26 urte)

Eros Capecchi (ITA, 26)

Jonathan Castroviejo (EUS, 25)

Juanjo Cobo (ESP, 31)

Rui Costa (POR, 26)

Alex Dowsett (GBR, 24)

Imanol Erviti (EUS, 28)

Iván Gutierrez (ESP, 33)

Jesus Herrada (ESP, 22)

Jose Herrada (ESP, 27)

Beñat Intxausti (EUS, 26)

Vladimir Karpets (RUS, 32)

Pablo Lastras (ESP, 36)

Angel Madrazo (ESP, 24)

Javier Moreno (ESP, 29)

Argiro Ospina (COL, 21)

Ruben Plaza (ESP, 31)

Nairo Quintana (COL, 22)

Jose Joaquin Rojas (ESP, 27)

Enrique Sanz (ESP, 23)

Sylvester Szmyd (POL, 34)

Eloy Teruel (ESP, 29)

Alejandro Valverde (ESP, 32)

Fran Ventoso (ESP, 30)

Giovanni Visconti (ITA, 29).

Altak: Argiro Ospina (COL/Indeportes Antioquia), Sylvester Szmyd (POL/Liquigas), Eros Capecchi (ITA/Liquigas), Alex Dowsett (GBR/Sky) eta Eloy Teruel (ESP/Élite).

Bajak: David Lopez (Sky), Vasil Kiryienka (Sky), David Arroyo (Caja Rural), Javier Iriarte (retirado), Ignatas Konovalovas (MTN - Qubheka), Sergio Pardilla (MTN - Qhubeka), Branislau Samoilau eta Marzio Bruseghin.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)