Argentinan
Cavendishek irabazi du San Luiseko Tourreko lehen etapa
Erredakzioa
Esprintean nagusitu da Omega Pharma-QuickStep taldeko britainiarra Sacha Modolo, Petacchi, Leigh Howard eta Peter Sagan txirrindulariak menderatuta.
Mark Cavendish Omega Pharma-QuickStpe taldeko txirrindulariak irabazi du San Luiseko Tourreko lehen etapa. San Luis eta Villa Mercedes artean korritu da 164 kilometroko lehen etapa hau.
Esprintean erabaki da etapako irabazlea. Azken metroetan Cavendish nagusitu da Sacha Modolo (Bardiani CSF Inox), Alessandro Petacchi (Lampre), Leigh Howard (Orica Greenedge) eta Peter Sagan (Cannondale) txirrindularien aurretik.
Juarez (Seleccion), Palma (Jamis Sutter), Lucero (San Luis Somos Todos) eta Pérez (Buenos Aires Provincia) argentinarrek, Nazaret (Funvic) brasildarrak, Hacecky (Dukla) txekiarrak eta De Luna (Seleccion) mexikarrak osatu dute eguneko ihesaldia, baina helmugara iristeko 20 kilometro falta zirenean harrapatu ditu tropelak.
San Luiseko Tourra zazpi etapak osatzen dute, eta guztira 1009 kilometroko ibilbidea du.
Lehen etapako sailkapena eta sailkapen nagusia:
1. Mark Cavendish (GBR/Omega Pharma-Quick Step) 3.48:04
2. Sacha Modolo (ITA/Bardiani-CSF) d.b.
3. Alessandro Petacchi (ITA/Lampre-Merida) d.b.
4. Leigh Howard (AUS/Orica-GreenEDGE) d.b.
5. Peter Sagan (SVK/Cannondale) d.b.
6. Rafael Andriato (BRA/Vini Fantini) d.b.
7. Francesco Lasca (ITA/Caja Rural) d.b.
8. Thor Hushovd (NOR/BMC) d.b.
9. Kenny DeHaes (BEL/Lotto-Belisol) d.b.
.10. Miguel Angel Rubiano (COL/Androni) d.b.