Itxi

Lider berria

Modolo, nagusi San Luiseko Tourreko bigarren etapan

Erredakzioa

Bardiani CSF Inox taldeko italiarra da probako lider berria, esprintean, Mark Cavendish britainiarra gaindituta.

Sacha Modolo

Sacha Modolo txirrindulari italiarra (Bardiani CSF Inox) nagusitu da San Luiseko Tourraren bigarren etapan, eta sailkapen nagusiKo lidergoan kokatu da. Bigarren jardunaldiak 171,4 kilometro izan ditu Tilisarao eta Terraza del Portezuelo herrien artean.

Gauzak horrela, Modolo da probako lider berria Mark Cavendishen aurretik. Britainiarrak aurreneko etapa eskuratu zuen, eta bigarrenean ere oso hurbil izan du garaipena.

 2. etapako sailkapena:

1.- Sacha Modolo (ITA/Bardiani)            3:50:08.
2.- Mark Cavendish (GBR/Omega Pharma)          d.b.
3.- Leight Howard (AUS/Orica Greenedge)        d.b.
4.- Jens Debusschere (BEL/Lotto Belisol)       d.b.
5.- Peter Sagan (SVQ/Cannondale)               d.b.
6.- Alessandro Petacchi (ITA/Lampre Merida)    d.b.
7.- Francesco Chicchi (ITA/Vini Fantini)      d.b.
8.- Manuel Belletti (ITA/AG2R La Mondiale)     d.b.
9.- Francesco Lasca (ITA/Caja Rural)           d.b.
10.- Scott Thwaltes (GBR/Netapp Endura)        d.b.


Sailkapen nagusia:

1.- Sacha Modolo (ITA/Bardiani)            7:38:12.
2.- Mark Cavendish (GBR/Omega Pharma)          d.b.
3.- Leight Howard (AUS/Orica Greenedge)        d.b.
4.- Alessandro Petacchi (ITA/Lampre Merida)    d.b.
5.- Peter Sagan (SVQ/Cannondale)              d.b.
6.- Francesco Lasca (ITA/Caja Rural)           d.b.
7.- Manuel Belletti (ITA/AG2R La Mondiale)     d.b.
8.- Jacob Keough (USA/United Healthcare)       d.b.
9.- Miguel Angel Rubiano (COL/Androni)        d.b.
10.- Enzo Josue Moyano (ARG/Caja Rural)        d.b.

 

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)