Itxi

Tour Down Under

Greipelek bere hirugarren garaipena lortu du azken etapan

Erredakzioa

Azken kilometroetan Lotto-Belisol taldeak aginte makila hartu du tropelean, eta Greipelek ez du barkatu. Slagterrek Tour Down Under lasterketa irabazi du.

Andre Greipel. EFE

Andre Greipel (Lotto-Belisol) azkarrena izan da Tour Down Underreko seigarren eta azken etapan. Adelaidako zirkuitu bati 20 itzuli eman dizkiote txirrindulariek: 90 kilometro. Tom-Jelte Slagterrek (Blanco) Australiako lasterketa irabazi du.

Kerby (UniSA), Kadri (Ag2R) eta Kohler (BMC) txirrindulariek ihesaldia osatu dute, baina ez dute abantailik lortu. Azken kilometroetan Lotto-Belisol taldeak aginte makila hartu du tropelean, eta Greipelek ez du barkatu. Alemaniako txirrindulariak bere hirugarren etapa irabazi du aurtengo edizioan.

Jon eta Gorka Izagirre (Euskaltel) laugarren eta zazpigarren sailkatu dira, hurrenez hurren.

Seigarren etapa:

1 Andre GREIPEL ALE (LTB) 1:52:59
2 Mark RENSHAW AUS (BLA) 0
3 Edvald BOASSON HAGEN NOR (SKY) 0
4 Matthew Harley GOSS AUS (OGE) 0
5 Tyler FARRAR AEB (GRS) 0
6 Geraint THOMAS BH (SKY) 0
7 Klaas LODEWYCK BEL (BMC) 0
8 Barry MARKUS HOL (VCD) 0
9 Yauheni HUTAROVICH BLR (ALM) 0
10 Kenny Robert VAN HUMMEL HOL (VCD) 0

Sailkapen nagusia:

1 Tom Jelte SLAGTER Holanda (BLA) 18:28:32
2 Javier MORENO BAZAN Espainia (MOV) 17
3 Geraint THOMAS Britainia Handia (SKY) 25
4 Jon IZAGIRRE INSAUSTI Espainia (EUS) 32
5 Ben HERMANS Belgika (RLT) 34
6 Wilco KELDERMAN Holanda (BLA) 34
7 Gorka IZAGIRRE INSAUSTI Espainia (EUS) 36
8 Daniele PIETROPOLLI Italia (LAM) 36
9 Tiago MACHADO Portugal (RLT) 38
10 Jussi VEIKKANEN Finlandia (FDJ) 41

Albisteak (5)

Informazio gehiago (1)