Aro berria
Euskadi talde berriak Mallorcan hasiko du denboraldia
Erredakzioa
Kontinental mailako taldeak igandean hasiko du denboraldia, Challenge Mallorca proban. Euskadik 10 txirrindulari izango ditu 2013an.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskadi taldeak Mallorcan egingo du debuta, igandean. Kontinental mailako talde berriak denboraldia Mallorkako proban hasiko du ofizialki, nazioko egutegiko aurreneko proban.
Aritz Arberas zuzendariak hamar txirrindulari izango ditu bere aginduetara. Miguel Madariaga presidenteak zuzentzen duen fundazioak aro berria hasiko du, Euskaltelekin erlazioa apurtu ondoren.
Talde berrian Orbeako sei txirrindularik jarraituko dute (Aritz Orbe, Aritz Bagues, Illart Zuazubiskar, Carlos Barbero eta Mikel Bizkarra), eta beste lauak aurpegi berriak izango dira (Mikel Aristi, Jon Larrinaga, Mikel Iturria eta Unai Iparragirre). Txirrindulariek 1994ko aurreneko elastikoan oinarritutako mailota jantziko dute.
“Proiektu sendoa da, aurten gutxienez. Sentsazioak oso onak dira, 1994. urtekoaren ezberdinak. Esperientzia gehiago dugu, baina diru gutxiago. Hala ere ilusioa eta gogoak ditugu”, azaldu du Miguel Madariagak