Itxi

Hedabideen aurrean

Hamabi urtez dopatu egin zela aitortu du Rasmussenek

Erredakzioa

Danimarkako eta nazioarteko agintariei bere esperientziari buruzko xehetasun guztiak eman dizkiela adierazi du. Gainera, bi urteko zigorra onartu du, baina, aldi berean, isilpeko akordioa eskatu du.

Michael Rasmussen. Argazkia: EFE

Michael Rasmussen txirrindulari daniarrak dopatu egin zela aitortu du, hedabideen aurrean emandako prentsaurreko batean. 2007ko Tourra eskura zuenean, probatik kanpo utzi zuen Rabobank taldeak, eta orain hamabi urtez dopatu egin zela adierazi du eta txirrindularitza profesionalari agur esango diola iragarri du.

Danimarkako eta nazioarteko agintariei bere esperientziari buruzko xehetasun guztiak eman dizkiela adierazi du. Gainera, bi urteko zigorra onartu du, baina, aldi berean, isilpeko akordioa eskatu du.

UCIk bi urteko zigorra ezarri zion 38 urteko txirrindulariari 2007. urteko Tourra hasi aurretik bere egonlekuari buruz gezurra esateagatik.

Albisteak (5)

Informazio gehiago (1)