Itxi

Otsailaren 17tik 20ra

Igor Anton eta Mikel Nieve, taldeburuak Andaluziako itzulian

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadi taldeko bi txirrindulariekin batera Ion Izaguirre, Juanjo Lobato, Ioannis Tamouridis, Gorka Verdugo eta Mikel Landa izango dira.

Mikel Nieve. Argazkia: EFE

Igor Anton bizkaitarra eta Mikel Nieve nafarra izango dira Euskaltel-Euskadiko liderrak 2013ko Andaluziako itzulian (otsailaren 17tik 20ra). Talde laranjak oso talde sendoarekin parte hartuko du Andaluziako lurretan, Antonekin eta Nieverekin batera Mikel Landa, Ioannis Tamouridis, Juanjo Lobato, Ion Izagirre eta Gorka Verdugo izango baitira.

Gainera, Andaluziako itzulian nazioarteko tropeleko gizon garrantzitsuak egongo dira. Jurge Van den Broeckek, Robert Gesinkek, Janez Brajkovicek, Jakob Fuglsangek edo Nairo Quintanak ere lasterketan parte hartuko dute.

Albisteak (2)