Qatarreko Itzulia, 6. etapa
Cavendishek lau etapa eta orokorra irabazi ditu Qatarren
Erredakzioa
Qatarreko Itzulia Mark Cavendishen garaipen orokorrarekin bukatu da. Bere laugarren etapa irabazi du britainiarrak.
Mark Cavendishek (Omega Pharma-Quick Step) Qatarreko Itzuliaren seigarren etapa irabazi du, lasterketako azkena. Sealine Beach Resort eta Doha Cornicheren arteko 116 kilometroak sprintean bukatu dira. Hutarovich (AG2R) eta Barry Markus gaztea (Vacansoleil-DCM) baino azkarragoa izan da Man uharteko txirrindularia.
Qatarreko Itzulian jarraian irabazten duen laugarren etapa izan da, eta denboraldiko seigarrena. Sailkapen orokorra ere irabazi du Cavendishek. BMC taldeko Brent Bookwalter eta Taylor Phinney podiumera igo diren beste txirrindulariak izan dira.
ETAPAKO SAILKAPENA:
1. Mark Cavendish (Omega Pharma-Quick Step) 2:42:31
2. Yahueni Hutarovich (AG2R La Mondiale) d.b.
3. Barry Markus (Vacansoleil-DCM) d.b.
4. Adam Blythe (BMC) d.b.
5. Taylor Phinney (BMC) d.b.
6. Kenny Van Hummel (Vacansoleil-DCM) d.b.
7. Alexander Kristoff (Katusha) d.b.
8. Bernhard Eisel (Sky) d.b.
9. Nacer Bouhanni (FDJ) d.b.
10. Guillaume Boivin (Cannondale) d.b.
SAILKAPEN OROKORRA:
1. Mark Cavendish (Omega Pharma-Quick Step) 15:55:20
2. Brent Bookwalter (BMC) 25ra
3. Taylor Phinney (BMC) 26ra
4. Adam Blythe (BMC) 30ra
5. Bernhard Eisel (Sky) 32ra
6. Greg Van Avermaet (BMC) d.b.
7. Michael Schar (BMC) 35ra
8. Edvald Boasson Hagen (Sky) 39ra
9. Luke Rowe (Sky) 40ra
10. Geraint Thomas (Sky) 40ra