Larunbatean, 14:45ean
Cancellara eta Sagan, Strade Bianche probako faborito nagusiak
Erredakzioa
Suitzako txirrindulariak bere hirugarren garaipena lortu nahi du Toskanan, baina Peter Sagan oso indartsu helduko da probara. Jarraitu lasterketa zuzenean eitb.com-en.
Larunbatean, martxoaren 2an (14:45etik aurrera, zuzenean eitb.com-en) Strade Bianche proba jokatuko da Toskanako errepideetan. Fabian Cancellara suitzarrak (Radioshack) bere hirugarren garaipena bilatuko du Italiako proba klasikoan, baina aurrean aurkari gogorra izango du, Peter Sagan (Cannondale) oso indartsu helduko baita.
Strade Bianche probak 17 talde izango ditu, eta faboritoen artean, Cadel Evans australiarra (BMC), Rinaldo Nocentini (Ag2r) Kessiakoff (Astana), Tyler Farrar (Garmin), Damiano Cunego (Lampre) eta Alejandro Valverde (Movistar) egongo dira. Murtziarra ere sasoi onean helduko da, 2013ko Andaluziako itzulian erakustaldia eman baitzuen.