Tirreno Adriatikoa
Peter Saganek irabazi du hirugarren etapa esprintean
Erredakzioa
Cannondale taldeko txirrindularia izan da onena azken metroetan. Cavendish bigarren izan da, eta lidergoari eutsi dio. Hirugarren postua Andre Greipelentzat izan da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Peter Saganek (Cannondale) irabazi du Tirreno Adriatikoa lasterketako hirugarren etapa esprintean. Indicatore eta Narni Scalo arteko etapak 190 kilometroko ibilbidea izan du, eta Mark Cavendishek (Omega Pharma) lidergoari eutsi dio.
Sagan aise nagusitu da etapa erabaki duen esprintean. Mark Cavendish izan da bigarren, eta Andre Greipel (Lotto Belisol) hirugarren. Juan Antonio Flechak (Vacansoleil) erasoa jo du helmugatik 15 kilometrora, baina tropelak ez dio aurrera egiten utzi.
Cavendish da sailkapen nagusiko liderra, eta zazpi segundoko abantaila du Michal Kwiatkowski (Omega Pharma) bigarren sailkatuarekiko. Niki Terpstra (Omega Pharma) da hirugarren sailkatua, liderrarengandik 9 segundora.
Hirugarren etapako sailkapena:
.1. Peter Sagan (SVK/Cannondale) 5.15:12
.2. Mark Cavendish (GBR/Omega Pharma) d.b.
.3. Andre Greipel (ALE/Lotto Belisol) d.b.
.4. Gerald Ciolek (ALE/MTN-Qhubeka) d.b.
.5. Matthew Harley Goss (AUS/Orica) d.b.
.6. Davide Cimolai (ITA/Lampre-Merida) d.b.
.7. Tyler Farrar (USA/Garmin-Sharp) d.b.
.8. Thor Hushovd (NOR/BMC Racing Team) d.b.
.9. Manuel Belletti (ITA/AG2R La Mondiale) d.b.
10. Simon Geschke (ALE/Argos-Shimano) d.b.
Sailkapen nagusia:
.1. Mark Cavendish (GBR/Omega Pharma) 11.23:08
.2. Michal Kwiatkowski (POL/Omega Pharma) +07
.3. Niki Terpstra (HOL/Omega Pharma) + 09
.4. Tony Martin (ALE/Omega Pharma) d.b.
.5. Zdenek Stybar (CZE/Omega Pharma) d.b.
.6. Peter Sagan (SVK/Cannondale) +18
.7. Alex Dowsett (GBR/Movistar) +20
.8. Giovanni Visconti (ITA/Movistar) d.b.
.9. Benat Intxausti (EUS/Movistar) d.b.
10. Juan Jose Cobo (ESP/Movistar) d.b.