Itxi

Paris-Niza

Richie Portek bosgarren etapa irabazi du

Erredakzioa

Sky taldeko txirrindularia da Paris-Nizako lider berria. Helmugara iristeko 1,5 kilometro falta zirenean jo du erasoa, eta garaipena lortu du. Andrew Talanskyk liderraren elastikoa galdu du.

Richie Portek (Sky) irabazi du Paris-Nizako bosgarren etapa. Argazkia: EFE

Richie Porte (Sky) australiarrak irabazi du Paris-Nizako bosgarren etapa. Chateauneuf-du-Pape eta La Montagne de Lure artean korritu den etapa honek 176 kilometro izan ditu.

Portek La Montagne de Lure mendateko igoeran jo du erasoa, helmugarako 1,5 kilometro falta zirenean. Denis Menchov (Katusha) izan da bigarren, irabazlearengandik 26 segundora, eta Andrew Talansky (Garmin Sharp) izan da hirugarren, 33 segundora. Talanskyk lidergoa galdu du.

Sky taldeko Richie Porte da sailkapen nagusiko liderrra, eta 32 segundoko abantaila du bigarren sailkatua den Andrew Talanskyrekiko. Lieuwe Westra (Vacansoleil) da hirugarren sailkatua, liderrarengandik 42 segundora.

Bosgarren etapako sailkapena:

.1. Richie Porte (AUS/Sky) 4.50:54

.2. Denis Menchov (RUS/Katusha) + 26

.3. Andrew Talansky (USA/Garmin Sharp) + 33

.4. Tejay van Garderen (USA/BMC) d.b.

.5. Diego Ulissi (ITA/Lampre-Merida) d.b.

.6. Lieuwe Westra (HOL/Vacansoleil-DCM) d.b.

.7. Jean-Christophe Peraud (FRA/AG2R) d.b.

.8. Nairo Alexander Quintana (COL/Movistar) d.b.

.9. Simon Spilak (SLO/Katusha) d.b.

10. Michele Scarponi (ITA/Lampre-Merida) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Richie Porte (AUS/Sky) 24.26:08

.2. Andrew Talansky (USA/Garmin) + 32 .

3. Lieuwe Westra (HOL/Vacansoleil-DCM) + 42

.4. Jean-Christophe Peraud (FRA/AG2R) + 49

.5. Tejay van Garderen (USA/BMC) + 52

.6. Sylvain Chavanel (FRA/Omega Pharma) + 53

.7. Simon Spilak (SLO/Katusha) d.b.

.8. Diego Ulissi (ITA/Lampre-Merida) + 54

.9. Michele Scarponi (ITA/Lampre-Merida) d.b.

10. Peter Velits (SVK/Omega Pharma) + 56

Albisteak (5)