Paris Nizako irabazlea
Richie Portek UCIren munduko sailkapenaren lidergoari eutsi dio
Tom Jelte Slagter holandarra eta Vincenzo Nibali italiarra bigarren eta hirugarren daude, hurrenez hurren. Jon Izagirre (Euskaltel-Euskadi) hamabigarren postuan kokatuta dago.
Richie Porte australiarrak UCIren munduko sailkapenaren lidergoari eutsi dio. Paris Nizako irabazleak 113 puntu ditu, Tom Jelte Slagter txirrindulariak baino bi gehiago (111) eta Tirreno-Adriatikoa irabazi berri duen Vincenzo Nibalik baino zazpi gehiago (106). Sailkapenaren 12. postuan Euskaltel-Euskadiko Jon Izagirre dago.
Sailkapena:
.1. Richie Porte (AUS) Sky 113 puntu
.2. Tom Jelte Slagter (HOL) Blanco 111
.3. Vincenzo Nibali (ITA) Astana 106
.4. Andrew Talansky USA Garmin 92
.5. Christopher Froome (GBR) Sky 86
.6. Javier Moreno (ESP) Movistar 86
.7. Geraint Thomas (GBR) Sky 77
.8. Alberto Contador(ESP) Saxo Tinkoff 72
.9. Jean-Christophe Peraud (FRA) Ag2r 71
10. Tejay Van Garderen (USA) BMC 62
...
12. Jon Izagirre (EUS) Euskaltel 61