Voltan zuzenduko du taldea
Matxin Lampre-Merida taldeko kirol zuzendari berria da
Erredakzioa
Kirol zuzendari bizkaitarra fitxatu du World Tour lizentzia daukan talde italiarrak.
Joxean fernandez Matxin Saunier Duval eta Geox taldeetako kirol zuzendari ohia izango da Lampre-Merdida taldeko kirol zuzendari berria. Kataluniako Itzulian talde italiarra zuzenduko du.
Lampre-Merdidak UCIren World Tour lizentzia du, eta hauek dira Kataluniako Itzulira eramango dituen txirrindulariak: Scarponi, Durasek, Lloyd, Mori, Niemec, Richeze eta Stortoni.
"World Tourreko talde batera iztultzeko aukeraren zain nengoen, eta Lampre-Merida bezalako talde batekin egitea ohore handia da niretzat", esan du Joxean Fernandez Matxinek.