4. etapa
Dan Martinek, merezitako garaipena eta lidergoa
Erredakzioa
Garmin-Sharp taldeko irlandarraren atzetik, Joaquim Rodriguez eta Nairo Quintana sailkatu dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Garmin Sharp taldeko Daniel Martin irlandarrak irabazi du Kataluniako Itzuliaren etapa nagusia (Llanars eta Port Aine artean). Ihesaldi luze bati amaiera eman dio Martinek, eta bera da sailkapen nagusiko lider berria. 'Purito' Rodriguez (Katusha) eta Nairo Quintana (Movistar) sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Alejandro Valverdek, bestalde, erorikoa izan du eta lasterketa utzi behar izan du.
Martin izan da jardunaldiko protagonista nagusia bera izan baita ihesaldiari eutsi dion txirrindulari bakarra. Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) ere ihesaldian izan da. Sailkapen nagusian, hamar segundoko errenta dauka Martinek Joaquim Rodriguezekin, eta 32 segundo Quintana hirugarren sailkatuarekin.
Ostiral honetan etapa lasai bati egingo dio aurre tropelak, Rialp eta Lleida artean. Bigarren Mailako Ager mendatea izango da jardunaliko zailtasun bakarra.
Laugarren etapa:
1.Daniel Martin (IRL/Garmin Sharp) 6:02:40.
2. Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha) 36''-ra.
3. Nairo Quintana (COL/MOVISTAR) d.b.
4. Jurgen Van den Broeck (BEL/Lotto) 47''-ra.
5. Robert Gesink (HOL/Blanco) 51''-ra.
6. Bradley Wiggins (GBR/Sky) 1'02''-ra.
7. Peter Stetina (USA/Garmin Sharp) d.b.
8. Michele Scarponi (ITA/Lampre) d.b.
9. Tom Danielson (USA/Garmin Sharp) d.b.
10. Thibaut Pinot (FRA/FDJ) 1'08''-ra
Sailkapen nagusia:
1. Daniel Martin (Garmin-Sharp) 18:48:38
2. Joaquim Rodríguez (Katusha) 10''ra
3. Nairo Quintana (Movistar Team) 32''ra
4. Bradley Wiggins (Sky) a 36
5. Michele Scarponi (Lampre-Merida) a 39
6. Robert Gesink (Blanco) a 51
7. Przemyslaw Niemiec (Lampre-Merida) a 1:00
8. Peter Stetina (Garmin-Sharp) a 1:07
9. Thibaut Pinot (FDJ) a 1:13
10. Jurgen Van den Broeck (Lotto-Belisol) a 1:15