Kataluniako Volta
Daniel Martinek irabazi du Volta eta De Gendtek azken etapa
Erredakzioa
Joaquim Rodriguezek sailkapen nagusiko bigarren postuari eutsi dio, eta Scarponik hirugarren bukatu du. David Lopez euskal txirrindularia bigarren izan da etapan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Daniel Martinek (Garmin Sharp) irabazi du Kataluniako Voltako 93. edizioa. Igande honetan amaitu da Volta Vendrellen hasi eta Bartzelonan bukatu den etaparekin. Thomas De Gendt (Vacansoleil) belgikarrak irabazi du azken etapa. Txirrindulari multzo bat iritsi da ihes eginda, eta De Gendt izan da onena esprintean.
Martinek Joaquim Rodriguez (Katusha) bigarren sailkatuarekiko 17 segundoko aldearekin ekin dio etapari, eta garaipenak ez dio ihes egin. Michele Scarponik (Lampre-Merida) amaitu du Volta hirugarren posrtuan. Azken etapan Movistarreko Nairo Quintana gainditu du italiarrak.
David Lopez (Sky) euskal txirrindularia etapa irabaztekotan egon da, baina azken unean De Gendtek aurreratu du, eta bigarren izan da bizkaitarra. Etapako hirugarren postua Robert Kiserlovskik (Radioshack) lortu du.
Azken etapako sailkapena:
1. Thomas De Gendt (BEL/Vacansoleil) 2:45:42.
2. DAVID LOPEZ (EUS/Team Sky) d.b.
3. Robert Kiserlovski (CRO/RadioShack) d.b.
4. Michele Scarponi (ITA/Lampre) d.b.
5. Samuel Dumoulin (FRA/AG2R) + 21".
6. Julien Simon (FRA/Sojasun) d.b.
7. Manuele Mori (ITA/Lampre) d.b.
8. Travis Meyer (AUS/Orica) d.b.
9. Gianluca Brambilla (ITA/Omega Pharma) d.b.
10. Jakob Fuglsang (DIN/Astana) d.b.
Sailkapen nagusia:
1. Daniel Martin (IRL/Garmin) 29:02:25.
2. Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha) + 17.
3. Michele Scarponi (ITA/Lampre) + 34.
4. Nairo Quintana (COL/Movistar) + 45.
5. Bradley Wiggins (GBR/Team Sky) + 54.
6. Robert Gesink (HOL/Blanco) + 1:07.
7. Przemyslaw Niemiec (POL/Lampre) + 1:18.
8. Thibaut Pinot (FRA/FDJ) + 1:26.
9. Jurgen Van den Broeck (BEL/Lotto) + 1:28.
10. Tom Danielson (USA/Garmin) + 1:41.