Taldeak ez duela errurik dio
Serebryakovek positibo eman eta Euskaltelek taldetik at utzi du
Erredakzioa
Errusiarrak positibo eman du doping kontrol batean, talde laranjak taldetik kanpo utzi du, eta txirrindulariak bere burua erruduntzat jo du. Gai honetan taldeak zerikusirik ez duela aitortu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskaltel Euskadi taldeko Alexander Serebryakovek positibo eman du doping kontrol batean, eta Euskaltelek taldetik at utzi du txirrindulari errusiarra.
Euskaltelek jakinarzi duenez, "larunbat arratsaldean UCIren eskutitza jaso genuen. Bertan, martxoaren 18an Alexander Serebryakov txirrindulariak negatiboa ez den emaitza eman zuela adierazten zen. Euskaltelek dopinaren aurkako borrokari tinko eusten diola gaineratu nahi du, eta ondorioz, Serebryakov taldetik at uztea erabaki du".
Bestalde, Alexander Serebryakovek ohar bat kaleratu du bere errua onartzeko: "Nik Alexander Serebryakovek doping kontrol baten positibo eman izana argitu nahi dut. Taldeak gai honekin zerikusrik ez duela rgi utzi nahi dut. Ni naiz arduradun bakarra, eta gai hau ondorengo egunetan argitu nahi dut. Euskaltelek beti argi utzi dit dopingarekin tolerantziarik ez duela. Horregatik, taldeari eta nire taldekideei barkamena eskatu nahi diet egoera honegatik".