Romandiako Itzulia
Froomek erakustaldia eman du, Mayens Brusoneko erlojupekoan
Erredakzioa
Sky taldeko txirrindulariak Talansky eta Kiserlovski gainditu ditu probaren atariko etapan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Sky taldeko Christopher Froome britainiarrak irabazi du Romandiako Itzuliaren atariko etapa, zazpi kilometroko erlojupekoa. Andrew Talansky (Garmin) izan da bigarren, eta Robert Kiserlovski (Radioshack) kroaziarra hirugarren.
13'15''-ko denbora behar izan du Froomek Le Châble eta Bruson arteko distantzia egiteko. Talansky sei segundotan gainditu du, eta Kiserlovski hamahirutan. Asteartean aurreneko etapa korrituko da Romandiako Itzulian, 176,4 kilometro Saint Maurice eta Renens artean.
Froomek Omaneko Itzulia eta Nazioarteko Criteriuma irabazi berri ditu. Bera da Sky taldearen apustua aurtengo Frantziako Tourrerako.
Sailkapena
1. Chris Froome (Sky) 13:15
2. Talansky (Garmin) 6''-ra
3. Kiserlovski (RadioShack) 13''-ra
4. Porte (Sky) 15''-ra
5. Rui Costa (Movistar Team) 16''-ra
6. Pinot (FDJ) 17''-ra
7. Clement (Blanco) d.b.
8. Valverde (Movistar Team) d.b.
9. Danielson (Garmin-Sharp) d.b.
10. Kelderman (Blanco) 18''-ra