Ekainaren 2tik9ra
Dauphine, Tourrerako entsegu bikaina
Erredakzioa
Ibilbide gogorrari egin beharko dio aurre tropelak: Alpe d'Huez izango da protagonista, maldan gora lau etapa bukatuko dira, eta erlojuaren kontrako jardunaldi bat egongo da.
Ekainaren 2tik 9ra jokatuko da Dauphine, txirrindulariek Frantziako Tourrera begira entsegu gisa baliatuko duten proba. Froome, Contador eta Valverde dira lasterketa irabazteko faborito nagusiak. Samuel Sanchez, Pierre Rolland edo Jurgen Van den Broeck bezalako txirrindulariak ere bertan izango dira.
Ibilbide gogorrari egin beharko dio aurre tropelak: Alpe d'Huez izango da protagonista, maldan gora lau etapa bukatuko dira (Champery, Valmorel, Superdevoluy eta Risoul ), eta erlojuaren kontrako jardunaldi bat egongo da.
Etapak eta mendateak:
1.- Champery (SUI) - Champery (SUI), 121 km.
2.- Chatel - Oyonnax, 183 km.
3.- Amberieu-en-Bugey - Tarare, 164 km.
4.- Villars-les-Dombes - Parc des Oiseaux CRI 32,5 km
5.- Gresy-sur-Aix - Valmorel, 139 km.
6a.- La Lechere - Grenoble, 141,5 km.
7a.- Le Pont-de-Claix - Superdevoluy, 184 km.
8a.- Sisteron- Risoul, 152 km.