Ekainaren 8tik 16ra
Euskaltelek etapa garaipena lortzea du helburu Suitzako Itzulian
Erredakzioa
Igor Anton izango da taldeburua, ekainaren 8an hasi eta 16an bukatuko den lasterketan. . Ion Izagirre, Verdugo, Oroz, Azanza, Saez de Arregi eta Mestre txirrindulariek osatuko dute taldea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskaltel-Euskadi ostiral honetan abiatu da Suitzara. Etapa garaipena lortzea du helburu talde laranjak Suitzako Itzulian. Ekainaren 8an hasiko da, eta ekinaren 16an bukatu. Etapa guztiak zuzenean eskainiko dituzte eitb.com-ek eta ETB-1ek.
Igor Anton izango da taldebrua, eta berarekin batera, txirrindulari hauek izango ditu: Ion Izagirre, Verdugo, Oroz, Azanza, Saez de Arregi eta Mestre. Taldea Gorka Gerrikagoitiak zuzenduko du. Etapa garaipena lortzea, eta Igor Antón sailkapen nagusiko lehen hamar postuetan sartzea dira Euskaltelen helburuak.