Suitzako Itzulia
Bauke Mollemak irabazi du Crans-Montanan
Erredakzioa
Blanco taldeko txirrindulariak garaipen ederra eskuratu du Suitzako itzuliko bigarren etapan. Cameron Meyerrek (Orica-Greenedge) lidergoari eutsi dio.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bauke Mollemak garaipen ikusgarria lortu du 2013ko Suitzako Itzuliko bigarren etapan. Holandarrak Mathias Frank (BMC) eta Thibaut Pinot (FDJ) gainditu ditu Crans-Montanan bukatu den etapa gogorran. Gainera, Cameron Meyer australiarrak (Orica-Greenedge) lidergoari eutsi dio.
Sailkapen nagusian, Ryder Hesjedal kanadiarra liderrarengandik hiru segundora soilik jarri da, eta Mathias Frank bost segundora.
Eguneko ihesaldian, Enrique Sanz nafarra (Movistar) eta Adrian Saez de Arregi arabarra (Euskaltel Euskadi) egon dira, Johannes Frohlingerrekin (Argos) eta Christophe Riblonekin (Ag2r) batera, baina tropelak 17 kilometroren faltan harrapatu ditu.
Bihar, hirugarren etapak 203,3 kilometro izango ditu, Montleauxetik Meiringenera.
2. etapa:
1 Bauke MOLLEMA Blanco Pro Cycling Team 2:43:00
2 Mathias FRANK BMC Racing Team 0:00:11
3 Thibaut PINOT FDJ 0:00:11
4 Ryder HESJEDAL Garmin-Sharp 0:00:11
5 Johann TSCHOPP IAM Cycling 0:00:11
6 Daniel MARTIN Garmin-Sharp 0:00:11
7 Roman KREUZIGER Team Saxo -Tinkoff 0:00:11
8 Michele SCARPONI Lampre-Merida 0:00:11
9 Giovanni VISCONTI Movistar Team 0:00:19
10 Domenico POZZOVIVO AG2R La Mondiale 0:00:19
Sailkapen nagusia:
1 Cameron MEYER Orica GreenEDGE 2:53:06
2 Ryder HESJEDAL Garmin-Sharp 0:00:03
3 Mathias FRANK BMC Racing Team 0:00:05
4 Giovanni VISCONTI Movistar Team 0:00:12
5 Bauke MOLLEMA Blanco Pro Cycling Team 0:00:14
6 Thibaut PINOT FDJ 0:00:16
7 Roman KREUZIGER Team Saxo -Tinkoff 0:00:28
8 Moreno MOSER Cannondale 0:00:34
9 Alexandr DYACHENKO Astana Pro Team 0:00:35
10 Domenico POZZOVIVO AG2R La Mondiale 0:00:36