Suitzako Itzulia
Hesjedalek eroriko larria izan du eta ospitalera eraman dute
Erredakzioa
Suitzako Itzuliko antolakuntzak jakinarazi duenez, txirrindulari kanadiarrak "kolpe gogorrak" jaso ditu, eta "garuneko kommozioa" izan dezake.
Ryder Hesjedalek (Garmin) eroriko latza izan du Suitzako Itzuliko hirugarren etapan, eta ospitalera eraman behar izan dute. Txirrindulari kanadiarra sailkapen nagusiko bigarren postuan zegoen, baina lasterketa utzi behar izan du erorikoagatik.
Suitzako Itzuliko antolakuntzak jakinarazi duenez, Hesjedalek "garuneko kommozioa" izan dezake, jasotako "kolpea oso latza" izan baita.