Suitzako Itzulia (5. etapa)
Kristoffek irabazi du Leuggerneko esprinta
Erredakzioa
Peter Sagan eta Arnaud Demare izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Mathias Frankek lidergoan jarraitzen du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alexander Kristoff (Katusha) norvegiarrak irabazi du esprintean Suitzako Itzuliaren bosgarren etapa, Peter Saganen eta Arnaud Demareren aurretik. Mathias Frankek (BMC Racing) lidergoan jarraitzen du.
Stijn Devolder, Serge Pauwels, Sebastien Minard eta Cyril Lemoine izan dira jardunaldiko protagonistak ihesaldi nagusia osatuta.
Jorge Azanza nafarra ere garaipena eskuratzen saiatu da, eta helmugarako 14 kilometroren faltan erasora jo du. Tropelak berehala harrapatu du.
5. etapa:
.1. Alexander Kristoff (NOR-Katusha 4h 08:29
.2. Peter Sagan (SVK-Cannondale) d.b.
.3. Arnaud Demare (FRA-FDJ) d.b.
.4. Matti Breschel (DIN-Saxo Tinkoff) d.b.
.5. Heinrich Haussler (AUS-IAM Cycling) d.b.
.6. Matthew Harley Goss (AUS-Orica) d.b.
.7. Davide Cimolai (ITA-Lampre) d.b.
.8. Jacopo Guarnieri (ITA-Astana) d.b.
.9. Boy van Poppel (HOL-Vacansoleil) d.b.
10. Daryl Impey (AFS-Orica) d.b.
Sailkapen nagusia:.1. Mathias Frank (SUI-BMC) 15h 56:30.2. Roman Kreuziger (CZE-Saxo Tinkoff) 23''-ra.3. Rui Alberto Faria da Costa (POR-Movistar) 35''-ra.4. Thibaut Pinot (FRA-FDJ) 57''-ra.5. Bauke Mollema (HOL-Blanco) 01:08-ra.6. Daniel Martin (IRL-Garmin) 01:23-ra.7. Tanel Kangert (EST-Astana) 01:26-ra.8. Jean Christophe Peraud (FRA-AG2R) 01:28-ra.9. Tejay van Garderen (USA-BMC) 01:39-ra.10. Cameron Meyer (AUS-Orica) 01:42-ra