Itxi

8. etapa

Peter Saganek aise irabazi du

Erredakzioa

Liquigas taldeko izar gazteak esprintean gainditu ditu Bennati (Saxo-Tinkoff) eta Philippe Gilbert (BMC). Mathias Frankek lider jarraitzen du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Peter Saganek (Cannondale) irabazi du Suitzako Itzuliko zortzigarren etapa, esprintean erakustaldia eman ondoren. Eslovakiako txirrindulariak Daniele Bennati italiarra eta Philippe Gilbert munduko txapelduna gainditu ditu. Gainera, Mathias Frankek (BMC) lidergoan jarraitzen du, 13 segundoko aldearekin.

Etapako aurreneko kilometroetan eguneko ihesaldia sortu da: Maxime Bouet (Ag2r), Manuele Mori (Lampre), Robert Vrecer (Euskaltel) eta Reto Hollenstein (IAM). Iheslariek ia sei minutu aldea lortu dute, baina tropelak helmugatik 17 kilometrora hartu ditu.

Helmugatik sei kilometrora Steigstr hirugarren mailako mendateak tropela zatituta utzi du, eta Gilbertek erasoa jo du. Hala ere, tropelak aise hartu du belgikarra, eta esprintean Sagan aise nagusitu da.

-- Zortzigarren etapa:

.1. Peter Sagan (SVK-Cannondale) 4h33:26
.2. Daniele Bennati (ITA-Saxo-Tinkoff) d.b.
.3. Philippe Gilbert (BEL-BMC) d.b.
.4. Michael Albasini (SUI-GreenEdge) d.b.
.5. Christophe Riblon (FRA-AG2R) d.b.
.6. Martin Elmiger (SUI-IAM Cycling) d.b.
.7. Peter Velits (SVK-Quick Step) d.b.
.8. Julien Simon (FRA-Sojasun) d.b.
.9. Maxime Monfort (BEL-RadioShack) d.b.
10. Simon Geschke (GER-Argos-Shimano) d.b.


Sailkapen nagusia:

.1. Mathias Frank (SUI-BMC) 30h16:02
.2. Rui Costa (POR-Movistar) + 13
.3. Roman Kreuziger (CZE-Saxo-Tinkoff) + 23
.4. Thibaut Pinot (FRA-FDJ) + 44
.5. Bauke Mollema (HOL-Blanco) + 46
.6. Tejay van Garderen (USA-BMC) + 1:17
.7. Daniel Martin (IRL-Garmin) + 1:23
.8. Tanel Kangert (EST-Astana) + 1:43
.9. Simon Spilak (SLO-Katusha) + 1:50
10. Cameron Meyer (AUS-GreenEdge) + 2:09.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)