Itxi

Larunbatean

Contadorrek Donostiako Klasikoan parte hartuko duela iragarri du

Erredakzioa

"Bihar Donostiako Klasiko ederrean izango naiz, denboraldiko lehen geldialdiaren aurretik. Bertako zale zoragarriez disfutatzeko zain nago", esan du txirrindulariak.

Contador laugarren izan da Frantziako Tourrean. Efe.

Alberto Contador (Saxo Tinkoff) Donostiako Klasikoko partehartzaileen artean izango da larunbatean, txirrindulari madrildarrak berak Twitterren iragarritakoaren arabera. Lasterketa zuzenean emango dute eitb.comek eta ETB-1ek.

"Bihar Donostiako Klasiko ederrean izango naiz, denboraldiko lehen geldialdiaren aurretik. Bertako zale zoragarriez disfutatzeko zain nago".

Hala ere, Contadorrek ez du oraindik iragarri denboraldi amaierarako duen egitaraua. Tourra amaitu ostean adierazi zuenez, belaunaren egoera zein den jakiteko proba batzuk egiteko asmoa zuen eta emaitzen arabera taldearekin batera erabakiko zuen denboraldiari amaiera nola eman.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)