68. Getxoko Zirkuitua
Euskaltel Euskadik garaipena nahi du, Getxon
Erredakzioa
Talde laranjaren arma nagusiak Juanjo Lobato eta Pablo Urtasun gizon azkarrak izango dira. Mikel Landa, Gorka Verdugo eta Jorge Azanza ere, proban egongo dira.
Asteazkenean, uztailaren 31n, 68. Getxoko Zirkuitua (13. Ricardo Otxoa Memoriala) jokatuko da. Euskaltel Euskadi taldeak garaipena bai ala bai behar du, Frantziako Tourretik podiumera igotzeko gogor borrokatzen baitator.
Laranjek talde sendoa aurkeztuko dute Getxon, eta Juanjo Lobato eta Pablo Urtasun gizon azkarrak talde buru izango dira. Trebujenako txirrindulariak 2011ko proban garaipena lortu zuen, eta Tourrean gogor borrokatu ondoren, garaipena lortzeko faboritoen artean dago.
Euskaltel Euskadi taldea, Mikel Landak, Egoitz Martinezek, Jorge Azanzak, Pello Bilbaok, Gorka Verdugok, Juanjo Orozek, Ricardo Garciak eta Ruben Perezek osatuko dute.
Ibilbidea azken urteetako bera izango da. Ohiko zirkuituari hamar buelta eman beharko diote, ia 170 kilometro egin arte, eta helmuga Txomintxu-Arkotxa harresian, 800 metroko aldapan, egongo da.