Itxi

XXXV. edizioa

Burgoseko Itzuli ikusgarria espero da

Erredakzioa

Vincenzo Nibali, Nairo Quintana, Ivan Basso eta Samuel Sanchez dira parte hartuko duten txirrindulari garrantzitsuenak. ETBk eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute lasterketa.

Vincezo Nibali, Giroko irabazlea, Burgosen. Argazkia: EFE

Asteazkenean hasiko da Burgoseko Itzuliko XXXV. edizioa. Aurten izen handiko txirrindulariek hartuko dute parte, hala nola, Vincenzo Nibali, Nairo Quintana, Ivan Basso eta Samuel Sanchez. Tropelan beste gizon inportante asko egongo dira ere, Sandy Casar (FDJ) eta Carlos Betancur (AG2R La Mondiale) esaterako.

16 talde izango dira irteeran, horietatik bederatzi UCI World Tourrekoak dira (AG2R La Mondiale, Astana, Katusha, Euskaltel-Euskadi, Canondale, Orica Greenedge, Movistar, FDJ eta SKY), bost Kontinental Profesional mailakoak (Caja Rural, Colombia, Cofidis, Netapp Endura eta Vini Fantini) eta bi Kontinental mailakoak (Euskadi Fundazioaeta Burgos BH).

Etapak

Burgosko Itzuliak bost etapa izango ditu, eta horietatik lau gain batean bukatuko dira: Castillo de Burgos, Clunia, Ojo Guareña eta Neilako aintzirak.

Lehen etapa: Burgos - Burgos, 139 km.

Bigarren etapa: Roa de Duero - Cluniako hiri erromatarra, 157 km.

Hirugarren etapa: Cuatro Villas (Villadiego) - Ojo Guareña, 175 km.

Laugarren etapa: Doña Santos Burpellet - Santo Domingo De Silos, 162 km.

Bosgarren etapa: Comunero de Revenga - Lagunas de Neila, 170 km.

Informazio gehiago (1)