Itxi

Burgoseko Itzulia

Simone Ponzirentzat lehen etapa eta lidergoa

Erredakzioa

Astanako txirrindularia ihes eginda iritsi da El Castillo mendatean kokatuta egon den helmugara, eta azken metroetan, berarekin iritsi diren Ratto (bigarren) eta Chernetski (hirugarren) gaindutu ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Simone Ponzi (Astana) italiarrak irabazi du Burgoseko Itzuliko lehen etapa, eta bera da lasterletako lehen liderra. Burgosen hasi eta amaitu da 139 kilometroko lehen etapa hau, eta helmuga hirugarren mailako El Castillo mendatean egon da.

Astanako txirrindulariak erasoa jo du El Castilloko igoeran, eta azken metroetara ihes eginda iritsi da Daniele Rattorekin (Cannondale) eta Sergey Chernetskirekin (Katusha). Ponzi izan da indartsuena azken txanpan, eta etapa irabaztea lortu du. Ratto izan da bigarren, eta Chernetski hirugarren.

Anthony Roux (FDJ), Dario Cataldo (Sky) eta Jens Keukeleire (Orica GreenEdge) irabazlearekiko hiru segundo iritsi dira. Benoit Vaugrenard (FDJ) eta Mauro Finetto (Vini Fantini) lau segundora heldu dira, eta Mikael Cherelek (Ag2r), Pozik baino sei segundo gehiago behar izan dite helmuga gurutzatzeko.

Txirrindulari askok osatutako multzoan helmugaratu dira Samuel Sanchez (Euskaltel) eta Ivan Velasco (Caja Rural) gipuzkoarra, etapa irabazlearekiko zazpi segundora. Asturiarra hamabigarren izan da, eta Arrasateko txirrindularia hamabosgarren.

Lehen etapako sailkapena eta sailkapen nagusia:

1. Simone Ponzi (Astana) 3.16:34
2. Daniele Ratto (Cannondale) d.b.
3. Sergei Chernetski (Katusha) d.b.
4. Anthony Roux (FDJ) d.b.
5. Dario Cataldo (SKY) + 3"
6. Jens Keukeleire (Orica GreenEdge) + 3"
7. Benoit Vaugrenard (FDJ) + 4"
8. Mauro Finetto (Vini Fantini) + 4"
9. Mikael Cherel (Ag2r) + 6"
10. Rinaldo Nocentini (Ag2r) + 7"
11. Giovanni Visconti (Movistar) + 7"
12. Samuel Sanchez (Euskaltel) + 7"
13. Giampaolo Caruso (Katusha) + 7"
14. Jeffry Johan Romero (Colombia) + 7"
15. Ivan Velasco (Caja Rural) + 7"

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)