Burgoseko Itzulia
Azken etapa eta sailkapen nagusia, Nairo Quintanarentzat
Redacción
Movistar taldeko kolonbiarrak garaipen ikusgarria eskuratu du Neilako lakuetan. David Arroyo (Caja Rural) bigarrena izan da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Nairo Quintana kolonbiarrak Burgoseko Itzuliko etapa nagusia eta sailkapen nagusia irabazi ditu, Neilako lakuetako igoeran erakustaldia emanda. Movistar taldeko txirrindulariak eraso gogorra jo du helmugatik kilometro bakarrera, eta Vincenzo Nibalik (Astana) eta David Arroyok (Caja Rural) ezin izan dute erritmoari eutsi. Toledoko txirrindularia bigarrena izan da helmugan, Ivan Basso (Cannondale) italiarraren aurretik.
Quintanak Burgoseko XXV. Itzulia irabazi du, azkenengo etapan Anthony Roux frantziarrari elastiko morea kentzeko gai izan baita. David Arroyo espainiarra bigarren izan da sailkapen nagusian, eta Nibali hirugarren. Mikel Landa (Euskaltel-Euskadi) seigarrena izan da, etapan zortzigarren postua lortu ondoren. Samuel Sanchezek ezin izan du onenekin egon, eta zortzigarren postuan bukatu du itzulia.
5. etapa:
1. Nairo Quintana MOV 4h26:57
2. David Arroyo CJR + 23"
3. Ivan Basso CAN + 25"
4. Vincenzo Nibali AST + 48"
5. Andre Cardoso CJR + 1:08
6. Paolo Tiralongo AST
7. Giampaolo Caruso KAT + 1:18
8. Mikel Landa EUS + 1:24
9. Sergei Chernetski KAT + 1:44
10. Cayetano Sarmiento CAN + 1:44
11. Samuel Sanchez EUS + 2:00
12. Mickel Cherel ALM + 2:15
Sailkapen nagusia:
1. Nairo Quintana MOV 19h29:22
2. David Arroyo CJR + 23"
3. Vincenzo Nibali AST + 55"
4. Giampolo Caruso KAT + 1:14
5. Andre Cardoso CJR + 1:16
6. Mikel Landa EUS + 1:24
7. Sergei Chernetski KAT + 1:29
8. Samuel Sanchez EUS + 1:53
9. Cayetano Jose Sarmiento CAN + 2:07
10. Ivan Basso CAN + 2:17
11. Mickael Cherel ALM + 2:20
12. José Herrada MOV + 3:30