Itxi

Eneco Tourra

Mark Renshaw, azkarrena lehenengo etapan

Erredakzioa

Belkin taldeko esprinterrak Andre Greipel (Lotto Belisol) eta Giacomo Nizzolo (Radioshack) gainditu ditu helmugan, eta itzuliko aurreneko liderra bilakatu da.

Mark Renshaw. Argazkia: EFE

Mark Renshaw australiarrak etapa eta lidergoa lortu ditu Eneco Tourreko aurreneko egunean (Koksijde-Veurne, 175 kilometro). Belkin taldeko esprinterra Andre Greipel (Lotto Belisol) eta Giacomo Nizzolo (Radioshack) baino azkarragoa izan da, Ardooieko zirkuituan.

Aurreneko etapa bi ihesaldik erabat baldintzatu dute. Lehenengo saiakera Laurens De Vreese (Topsport Vlaanderen), Pieter Jacobsek (Topsport Vlaanderen), eta Benjamin Verraesek (Accent Jobs-Wanty) egin dute, baina tropelak helmugatik 16 kilometrora hartu ditu.

Bigarren saiakera Mark Renshaw australiarrak bakarka egin du, azkenengo bi kilometroetan, eta Belkin taldeko txirrindulariak 2 segundo atera dizkie besteei helmugan.

- Lehenengo etapako sailkapena:

.1. Mark Renshaw (AUS/Belkin ProCycling) 4h 01:14
.2. Andre Greipel (ALE/Lotto Belisol) + 02
.3. Giacomo Nizzolo (ITA/RadioShack Leopard) d.b.
.4. Maximiliano Ariel Richeze (ARG/Lampre-Merida) d.b.
.5. Elia Viviani (ITA/Cannondale Pro Cycling) d.b.
.6. Taylor Phinney (USA/BMC Racing) d.b.
.7. Michael Van Staeyen (BEL/Topsport Vlaanderen-Baloise) d.b.
.8. Davide Appollonio (ITA/AG2R La Mondiale) d.b.
.9. Alessandro Petacchi (ITA/Lampre-Merida) d.b.
10. Ruslan Tleubayev (KAZ/Astana Pro Team) d.b.

- Sailkapen nagusia:

.1. Mark Renshaw (AUS/Belkin ProCycling) 4h01:04
.2. Andre Greipel (ALE/Lotto Belisol) + 6
.3. Pieter Jacobs (BEL/Topsport Vlaanderen-Baloise) + 7
.4. Giacomo Nizzolo (ITA/Radioshack-Leopard) a 8
.5. Benjamin Verraes (BEL/Accent Jobs-Wanty) d.b.
.6. Lars Boom (HOL/Belkin Procycling) + 9
.7. Laurens De Vreese (BEL/Topsport Vlaanderen-Baloise) d.b.
.8. Taylor Phinney (USA/BMC Rancing) + 10
.9. Maciej Bodnar (POL/Cannondale Pro Cycling) + 11
10. Ariel Maximiliano Richeze (ARG/Lampre-Merida) + 12.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)